XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16. Irugarrenez be orixe jazo zan; eta izara lako a bereala zerura biurtu zan.

17. Ikuskizun au zer izan zeitekean, Pedro'k bere gogoan erabillela, ara!.

Kornelio'k bialdutako gizonezkoak, Simon'en etxea billatuta gero, ate-aurrean egozan.

18. Eta dei eginda, izenordez Pedro eritzan Simon an ete-egoan ostatuz itandu eben.

19. Bitartean, Pedro'k ikuskizuna ausnartzen ziarduala, Espirituak esaten eutsan: Begira; iru gizonezko dozuz or zure billa.

20. Jagi, bada; jatsi zaitez ta zoaz eurakaz ezpai baga, Neuk bialdu dodaz-ta.

21. Orduan Pedro'k, Kornelio'k bialdutako gizonezko areikana jatsirik, esan eutsen: Ona ni: neu nozue billatzen dozuena.

Zer dala-ta etorri zaree?.

22. Areik esan eutsoen: Kornelio eunburuak, gizon zintzo ta Jaungoikoaren bildurra dauanak eta judarren erri osoaren aurrean ezagun danak, bere etxera zuri dei egiteko ta esan dagitzuna entzuteko erantzuna artu dau, aingeru deun baten bitartez.

23. Orduan Pedro'k, areik sarrerazorik, beragaz artu ebazan; eta biramonean, jagi ta areikaz joan zan; eta Jope'ko anai batzuk be aregaz joan ziran.